Kargatzen...
Itxi

Audientziak

Donostiako Banderaren emanaldia audientzia-buru izan zen igandean

EITB Media

Leer en Castellano

Emakumezkoen estropadak % 14,6ko audientzia-zatia lortu zuen eta gizonezkoenak % 27,4ko kuota.

Kontxako Bandera 2021

Igande honetan, Donostiako Banderak audientzia bikaina lortu zuen, bere ordu tarteko lidergoa eskuratuz. Hasteko emakumeen estropaden emanaldiak % 14,6ko kuota lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 15,5eko audientzia zatiarekin. Ondoren, gizonezkoen txandak % 27,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 32,9ko kuota izan zuen, eta 121.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, 16.000 lagunek jarraitu zuten emanaldia, zuzenean, eitb.eus-en.

Arratsaldean, CaixaBank Masterseko partidak ere bere ordu tartean lidergoa lortu zuen. Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija bikoteek jokatutako partidak % 12,5ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 20,3ko kuotarekin. Audientzia metatuari dagokionez, 111.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidaren emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.