Itxi

22:30ean

'Desnudo entre lobos' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Gertakari errealetan oinarrituta, Alemaniako Buchenwald kontzentrazio-esparruan jazotako 2. Mundu Gerrako gertaerak kontatzen ditu. Lau urteko mutiko bat da film hunkigarri honen protagonista.

'Desnudo entre lobos' filmetik ateratako irudia

Gaur gauean, ETB2k Desnudo entre lobos filma eskainiko du, Philipp Kadelbachek zuzendua. Florian Stetter (Hans Pippig), Peter Schneider (Andre Höfel), Sylvester Groth (Helmut Krämer) eta Sabin Tambrea (Hermann Reineboth) ditu protagonista.

Desnudo entre lobos, benetako gertakarietan oinarritutako filma da. Bigarren Mundu Gerran Alemaniako Bucherwald kontzentrazio-esparruko presoek, lau urteko ume bat ezkutatu zuten naziek inolaz ere aurkitu ez zezaten. Bruno Apitz idazlearen Desnudo entre lobos eleberriak jasotzen du umetxoaren istorioa.

Ez galdu Desnudo entre lobos filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.