Show berria ETB-1en
Xabier Euzkitze osteguneko 'Ai Ama!' saioan
A.H.
EITB
Iban Garatek aurkezten duen saioaren protagonista izango da ETBko aurkezle ospetsua.
Xabier Euzkitze ETBko aurkezlea hartuko dute ostegunean 'Ai Ama!' saioan, izan ere, saio berria estreinatuko du Euzkitzek ostegunean bertan ETB-1en. 'Bisitaria' saioa, alegia. Iban Garate aurkezlearekin solas egiteaz gainera, Itziar Atienza, Xabi San Sebastian eta Mikel Pagadiren proposamen eta erronken protagonista izango da.
'Ai Ama!' 20:55ean izango da ikusgai ostegunean, saskibaloi partidaren ondoren, ETB-1en.