Kirolak
Arrauna, sokatira eta pilota, zuzenean, asteburuan, EITB median
EITB Media
Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offak, Bermeoko eta El Corte Inglés banderak; Munduko Sokatira Txapelketa Getxotik, eta CaixaBank Masterseko finala eskainiko dira.
Arraunak, sokatirak eta pilotak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETBn eta eitb.eus-en.
Hasteko, estropada denboraldiaren azken bi jardunaldiekin gozatuko ahal izango dugu: Bermeoko Bandera larunbatean eta El Corte Inglés Bandera igandean. Horrez gain, Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offak jokatuko dira bi egunetan. Larunbateko emanaldia 17:30ean hasiko da eta igandekoa 11:15ean, biak ala biak ETB1en eta eitb.eus-en.
Pilotari dagokionez, CaixaBank Masterseko finala eskainiko da igandean, 17:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Gasteizko Ogeta pilotalekutik: Olaizola II-Zabaleta / Elezkano II-Mariezkurrena II. Jaialdia Ezkurdia-Tolosa / Artola-Imaz norgehiagokarekin hasiko da.
Azkenik, Getxon jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketari dagokionez, 09:30ean hasiko dira emanaldiak bai larunbatean eta baita igandean ere, ETB4n eta eitb.eus-en. Arratsaldeko jarduna 13:30ean hasiko da ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.