Audientzia oharra
'Transición y Democracia' estreinua ia 300.000 lagunek jarraitu zuten
A.E.
EITB
Iñaki Gabilondok aurkezten duen dokumental sailaren lehen atala arrakastatsu eman zen ETB-2n.
'Transición y Democracia en Euskadi' saioa arrakastatsu estreinatu zen atzo, ostegunez, ETB-2ko ordutegi nagusian. Lehen atalak %13ko audientzia zatia eskuratu zuen eta bataz beste 135.000 lagunek ikusi zuten. Horrez gain, 299.000 izan ziren Iñaki Gabilondok aurkeztutako dokumentala uneren batean ikusi zutenak.
'Transición y Democracia en Euskadi' saioan, hamahiru ataletan, Franco hil aurretik eta ondoren Euskadin jazotako gertaera historiko garrantzitsuenak bildu dituzte: 60. hamarkadatik hasi eta Autonomia Estatutuaren onarpenera arte eta Carlos Garaikoetxea buru zuen Eusko Jaurlaritzaren osaketara arte. Izen handiko 70 adituren lekukoa bildu du dokumental sailak: historialariak, soziologoak, kazetariak, artistak... Guztiek, Trantsizioaz duten iritzia ekarriko dute. Ardura eta lotura lanetan Juan Pablo Fusi Historia Garaikideko katedradun entzutetsua ibili da.
Interneten ere oihartzun eta erantzun zabala izan zuen atalaren emanaldiak, Tecnaliak garatutako pantaila hirukoitzaren sistemari esker.