Itxi

Igandean, 22:10ean

'Bizkartzainik gabe' erreportajea, igandean, 'Harian' saioan

A.E.

EITB

Iban Bengoetxea aurkezleak urteetan mehatxatuta bizi izan diren pertsonekin hitz egingo du. ETAren su etenaren ondoren bizkartzainik ez eramatea erabaki dute.

Iban Bengoetxea, 'Harian'. Argazkia: EITB

Datorren igandean, otsailak 19, 'Harian' saioaren izenburua Bizkartzainik gabe izango da. Iban Bengoetxea aurkezleak urteetan mehatxatuta bizi izan diren pertsonekin hitz egingo du. ETAren su etenaren ondoren, bizkartzainik ez eramatea erabaki dute. Nolako bizitza duten orain, zer aldatu den eta etorkizuna nola ikusten duten azalduko diote Iban Bengoetxeari 'Harian' saioan. Horrez gain, lanik gabe geratu den bizkartzain batekin hitz egingo du saioko lantaldeak.

'Harian' saioan igande gauean, 22:10ean dago ikusgai ETB-1en.