Itxi

22:50ean

'Etxepare At' ikuskizunaren emanaldia, larunbatean, ETB-1en

A.H.

EITB

Etxepare Institutoak antolatutako ikuskizunak antzerkia, musika eta dantza batzen ditu, 25 euskal idazleren testuetan oinarrituz.

'Etxepare at' ikuskizuna. Argazkia: EITB

Larunbat honetan, Euskal Telebistak Etxepare Institutuak Bilboko Arriaga antzokian aurkeztutako Etxepare At ikuskizuna eskainiko du. Euskal kultura bultzatzeko helburuarekin, antzerkia, musika eta dantza batzen ditu ikuskizunak.

Fernando Bermues eta Mireria Gabilondok zuzenduta, 25 euskal idazlek idatzitako testuak hartzen ditu oinarri, horien artean, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe eta Ramiro Pinillaren lanak. 28 aktore, musikari eta dantzarik ikuskizunari bizia eman diote, sormenaren eta sorkuntza kolektiboaren alde apustu eginez. Iñaki Salvador izan da musikaren arduraduna eta Jon Mayak koreografiak sortu ditu.

Ikuskizuna 2011ko martxoaren 15ean aurkeztu zen Bilboko Arriaga Antzokian, Etxepare Institutua sortu eta lau hilabetetara. Horrela, euskara eta euskal kulturaren sustapen eta promozioari zuzendutako institutuak, euskararen balioa aldarrikatu zuen, disziplina artistiko guztietako sorkuntzak bat egingo dituen ikuskizuna eskainiz.

Etxepare At ikuskizuna larunbat honetan emitituko da 22:50etik aurrera ETB-1en.