Kirolak
Atletismoa, esku pilota, futbola, herri kirolak eta zesta punta, asteburuan, EITB median
EITB Media
Gorbeia-Suzien mendi lasterketa, San Mateotako emakume zein gizonezkoen finalak eta ardoaren desafioa, Real Sociedad vs Sevilla partida, Banakako Pentatloi finala eta Hondarribiko Grand Slama izango ditugu ikusgai larunbatean eta igandean.
Kirol eskaintza betea izango dugu asteburuan ETB1en eta eitb.eus-en: atletismoa, esku pilota, futbola eta zesta punta.
Larunbatean bi emanaldi izango ditugu Logroñoko Adarraga pilotalekutik. Goizean, 12:00etan, San Mateoetako Emakume Master Cupeko finala izango dugu ikusgai, Arrizabalaga-Agirre / Capellan-Aldai, baita hirugarren eta laugarren postua erabakiko duen partida ere, Garai-Arrillaga / Larrarte-Mendizabal.
Arratsaldean, 17:45etik aurrera, Añares desafioko hiru partidak eskainiko dira: Zabala vs Zubizarreta III (lau eta erdian), Altuna III-Martija / Laso-Imaz (binaka) eta Agirre vs Dario (buruz buru).
Larunbateko programazioa Emakumeen Futbol Ligako Real Sociedad vs Sevilla futbol norgehiagorekin (16:00etan) eta IV. Banakako Pentatloiko finalarekin (22:15ean) osatuko da.
Igandeko lehen hitzordua Gorbeia-Suzien mendi lasterketa izango dugu, 11:00etan.
Bazkal ostean, 15:00etan, zesta punta emanaldia izango dugu, Hondarribiko Grand Slameko 2. jardunaldiko bi partida: Goiko-Aimar / Olharan-Lopez eta Arbe-Lopez / Hormaetxea-Manci.
Jarraian, 17:00etan hasita, Logroñoko pilota jaialdia, gizonezkoen San Mateo Torneoko final handia ikusgai dela. Horrez gain, beste bi neurketa hauek jokatuko dira: Elezkano II-Tolosa /Artola-Salaverri II y Egiguren V-O. Etxebarria / Larrazabal-Elizegi.