Kargatzen...
Itxi

20:00etan

Arrasateko Gesalibar auzoan izango da gaur "Historias a Bocados" saioa

EITB Media

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok Egoitz Zabala, Judy Biallostersky eta José Ángel Barrutiabengoak lagunduta ezagutuko du Aita Menni ospitalearengatik ezaguna den parajea.

Joseba Arguiñano Arrasateko Gesalibar auzoan

"Historias a Bocados" saioa Arrasateko Gesalibar auzora joango da aste honetan. Paraje hura Aita Menni ospitalearengatik da ezaguna batik bat. Bertan, gaixotasun mentala, adimen-atzerapena eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak tratatu eta zaintzen dituzte. 

Ospitalearekin eta inguruko osasun arretarekin harremana duten hiru pertsona izango ditu bidelagun Joseba Arguiñano: Egoitz Zabala, Aita Menniko langilea; Judy Biallostersky, senarra ospitaleko paziente izan zen, eta José Ángel Barrutiabengoa, osasun laguntzaile eta podologo izandakoa. Euren bizitza ezagutzeaz gain, jaki goxoren bat prestatuko dute elkarrekin. 

"Historias a Bocados" igandeetan izaten da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.

Informazio gehiago (1)