Otsailaren 27an
Zorionak Malen!
EITB
Malenen urtebetetze eguna da eta, behar bezala ospatzeko, urtebetetze festa antolatuko du Atxurin.
Kandidoren lana legez kanpokoa dela jakin du Abelek eta ondorioz, lana uzteko eskatuko dio semeari, aurrekari penalak izanda, kartzelan amaitu dezakeelako.
Leo eta Karlosen etxean ere ez da giro. Jokinek etxeko atxiloaldiarekin jarraitzen du eta ezer egin gabe igarotzen du eguna. Horregatik Karlosek eta Leok Jokin Bogan lanean jartzea pentsatuko dute. Bide batez, etxeko atxiloaldiaren epea murriztea eta etxeko arazoekin amaitzea lortuko dute.
Naroa non egon daitekeen argitzen lagunduko dion informazioa ezagutuko du Nekanek.
Malenen urtebetetze eguna da eta ospatzeko urtebetetze festa antolatuko du Atxurin. Azkenean, Lukas ez da jaira joango eta Iñigok Malenen aurrean puxtarriak irabazteko baliatuko du.