ETB-1en 22:00etan
Xabier Euzkitzek Pello Zabala bisitatuko du ostegunean
A.E.
EITB
'Bisitaria' saio berrian Euzkitze bi egunez Arantzazuko frantziskotarren artean biziko da
Xabier Euzkitzek Pello Zabala bisitatuko du ostegunean ETB-1en. Arantzazura joan da 'Bisitari' asteburua santutegian Pello Zabalarekin emateko asmotan. Anaia frantzizkotarren artean, Pello eta beste fraide guztiak bizi diren moduan bi egunez Euzkitze ere biziz.
Arantzazura bizitzera etorri zenean, 15 urterekin, Pello Zabala fraiderik gazteena zen. Aurten, Pellok 69 urte beteko ditu… eta jarraitzen du 26 fraideen arteko gazteena izaten.
Arantzazu: artea eta espiritualtasuna.... naturaren erdian hori dena erakutsiko du bisitariak, baina baita ere egunerokotasuna, non eta nola egiten duten lo, jan, mezatara joan, aisia, fraideek ere badutelako ondo pasatzeko aukera. Pello Zabala fraidea, Pello Zabala eguraldi gizona, eta Pello Zabala irakurketarekin eta musikarekin maiteminduta dagoen gizona.
'Bisitaria' ostegun honetan ETB-1en 22:00ean izango da ikusgai