ETB-1 eta ETBK Sat-en
Munduko bi txapelketa bikain, ostiralean 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Lehenengoa Nathan Cleverly eta Tony Bellewren arteko borrokaldia izango da eta bigarrenak Alexander Povetkin eta Cedric Boswell jarriko ditu aurrez aurre.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak bi borrokaldi bikain eskainiko ditu. Lehenengoa, pisu erdiastuneko txapelketa izango da. Britainia Handiko bi boxeolari aurrez-aurre eta biak borrokaldirik galdu gabeak. Nathan Cleverlyk orain arte egindako 22 borrokaldiak irabazi ditu eta Tony Bellewk jokatutako 16ak. Norgehiagoka parekatua eta gogorra izango da.
Bigarren txapelketa pisu astunekoa izango da: Alexander Povetkin errusiarra eta Cedric Boswell amerikarra aurrez-aurre. Povetkinek 22 borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da. Boswellek 35 garaipen lortu ditu eta neurketa bakarra galdu du.
Azkenik, euskal boxeolari bat ikusiko dugu. Ruben Diaz nafarrak joan den larunbatean egindako borrokaldiaren laburpena eskainiko du 'Bozeo Izarrak' saioak, 23:10ean ETB-1en eta 22:55ean ETBK Sat-en.