22:30ean
'Primavera del 41' drama belikoa, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Clara Planck biolontxelo-jotzailearen istorioa kontatzen du; Poloniara, jaioterrira, egingo duen bidaia batean, 1941eko udaberria gogoratuko du.
ETB2k Primavera del 41 (Spring 1941) drama belikoa eskainiko du gaur gauean. Uri Barbashek zuzenduriko filmaren protagonistak, besteak beste, hauek dira: Joseph Fiennes, Clare Higgins, Neve McIntosh, Kelly Harrison eta Maria Pakulnis. Clara Planck (Clare Higgins) biolontxelo-jotzailearen istorioa kontatzen du. Polonia jaioterrira egingo duen bidaia batean, 1941eko udaberria gogoratuko du.
Senarrarekin, Artur Planck mediku judu arrakastatsua (Joseph Fiennes), eta bi alabekin batera, babesleku bila ari da Clara Planck gaztea (Neve McIntosh), naziek Polonia hartu baitute. Bilaketa luze baten ondoren, Emiliaren (Kelly Harrison) etxean hartuko dute ostatu. Arturren, Clararen eta Emiliaren artean ezinezko maitasun triangelua sortuko da.
Ez ezazu galdu Primavera del 41, gaur, 22:30ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EITB Nahieranen izango da ikusgai azaroaren 23ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.