Saria
Joseba Arguiñanok eta "Historias a Bocados" saioak Nécora saria jaso dute Nojan
EITB Media
Nojako Nécora Jaialdiaren bederatzigarren edizioan, ETB2ko saioak turismo gastronomikoa bultzatzeko eta gastronomiarekin lotura duten istorioak kontatzeko egiten duen lana nabarmendu dute.
Joseba Arguiñanok ETB2n gidatzen duen "Historias a Bocados" saioak Nojako Udalak banatzen dituen Nécora sarietako bat jaso du larunbat honetan. Nekora ardatz hartuta Kantabriako herri honetan egiten den jaialdi gastronomikoak bederatzigarren edizioa bete du asteburu honetan. Bertan, kultura gastronomikoa eta honen jasangarritasuna bultzatzen duten sukaldariak, kazetariak, blogariak eta enpresak saritzen dituzte.
Gozogile eta sukaldari zarauztarra buru duen "Historias a Bocados" saioak gastronomia ardatz duen turismoa sustatzen eta gastronomiarekin lotutako istorio pertsonalak kontatzen egiten duen lana nabarmendu du Nojako Udalak. Arguiñanorekin batera, Sergio Bastard sukaldaria, Rosa Rivas kazetaria, Repsol Gida eta TVEko "MasterChef" saioa saritu dituzte aurten, besteak beste.
"Historias a Bocados" igandetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.