Itxi

22:30ean

'Molly's game' pelikula, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Benetako gertakarietan oinarrituta dago eta Molly Bloom eskiatzailearen bizitza hartzen du hizpide.

Jessica Chastain aktorea 'Molly's Game' pelikularen irudi batean

Gaur gauean, ETB2k Molly's game pelikula eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, eta Jessica Chastain eta Kevin Costner aktoreak ditu protagonista.

Molly Bloom eskiatzailearen bizitza hartzen du pelikulak hizpide. Istripu larri bat izan ostean, eskiatzeari utzi, eta bere bizitza erabat aldatu zuen Mollyk: poker partida klandestinoak antolatzen hasi zen, eta arrakasta handiarekin, gainera.

Molly's game gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.