Itxi

Kirolak

Atletismoa, herri kirolak, pilota eta "Helmuga" saioa, asteburuan

EITB Media

Zornotzako Krosa, Izar Berriak aizkolari txapelketa, Usurbilgo gizon proba eta Lau T'erdiko Txapelketa izango ditugu emanaldietan. "Helmuga" saioan Union Tutera futbol taldea eta Joan Dual mendi korrikalaria ezagutuko ditugu.

Atletismoa, herri kirolak, pilota eta "Helmuga" saioa, asteburuan

Kirol emanaldiek eta "Helmuga" saioak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. 

Ohi denez, bi pilota jaialdi eskainiko dira zuzenean: larunbatean Iruñekoa eta igandean Eibarkoa. Labriten bi partida hauek jokatuko dira: Elordi vs P. Etxeberria (Lau T'erdiko Txapelketa) eta Olaizola II-Mariezkurrena II / Laso-Aranguren. Astelena pilotalekuko jaialdian, berriz, hiru norgehiagoka izango ditugu ikusgai: txapelketako Ezkurdia vs Jaka eta Dario vs Egiguren, eta Victor-Galartza / Zabala-Martija. 

Igandean, Zornotzako atletismo proba zuzenean eskainiko da 12:00etan. Horrez gain, bi herri kirol emankizun izango ditugu: batetik, urriaren 17an Usurbilen jokatutako gizon proba, 11:00etan; bestetik, larunbatean Basaurin jokatutako Izar Berriak aizkolari txapelketako lehen jardunaldia, 16:00etan. 

"Helmuga" saioan (igandean, 11:30ean), Union Tutera izango dute lehen protagonista. Emakumezkoen areto futboleko talde batekin eta gizonezkoen futbol talde batekin jarri berri da abian. Euskara, berdintasuna, feminismoa eta hainbat balore zabaldu nahi dituzte futbolaren bitartez eta euskara dute ardatz, non eta Tuteran. Bestalde Joan Dual mendi korrikalari berezia ezagutuko dute. Barrutik hustuta, aparatu digestibo gabe egiten du korrika. Amaitzeko, Galizian jokatu berri den Raid Gallaecia 2021 proban parte hartu duten euskal taldeen berri emango dute.

 

 

Informazio gehiago (1)