Itxi

Hitzetik Hortzera larunbatean

Mungiako bertso afaria, Miren Ibarluzeak maneatua

A.E.

EITB

Lezoko Mañontzi Bertso Eskolak antolatutako jaialdiko onenak ere emango dituzte.

'Hitzetik Hortzera'. Argazkia: EITB

Larunbatean ETB-1ko 'Hitzetik Hortzera' saioan Mungiako bertso afariari tarte zabala eskainiko diote. Beñat Ugartetxeak hasieratik bertatik ekin zion Igor Elortza tentatzeari Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso afarian. Hasieran librean eta gero Taket Bertso Eskolako kideek emandako gaiei kantatuz lortu zuten bertan bildutakoei afaloste ederra pasaraztea. Batik bat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperetik Elortzari galdezka jarri zutenean. Joxe Migelen ahots hauskorra ondo estudiatua duela frogatu zuen Ugartetxeak. Benetakoaren eta imitatzailearen arteko aldea zenbatekoa den neurtzeko

Lazkao Txiki zenaren ale bikain batzuk erakutsiko dituzte Zappingean. Zuri-beltzekoan, berriz Arozamena tabakoari kantari.

Bestalde Lezoko Mañontzi Bertso Eskolak antolatutako jaialdiko onenak ere emango dituzte. Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertan.

'Hitzetik Hortzera', larunbat bazkalostean,' Gaur Egun'en ondoren, ETB-1en 14:45ean eta aurretik ikusgai EITB Nahieran-en.