Larunbat honetan
'Finlandia'ko lagunak 'Mihiluze Traka'n
A.E.
EITB
Anjel Alkain, Aitziber Garmendia eta Ainere Tolosa Azpeitiko Igor Aranguren, Zornotzako Jon Uriarte eta Bilboko Ainhize Eletxigerrarekin arituko dira.
Larunbat honetako, martxoaren 3ko, 'MHLZ Trakan' 'Finlandia' saioko lagunak ikusteko aukera izango dugu. Anjel Alkain, Aitziber Gamendia eta Ainere Tolosa lehiatzen izango dira. Aitziber Garmendia eta Ainere Tolosa igandero emititzen den 'Finlandia' saioko aurkezleak dira eta Anjel Alkainek, zuzendaria izateaz gain, aktore lanak egiten ditu. Beraiekin bikotea osatuz, Azpeitiko Igor Aranguren, Zornotzako Jon Uriarte eta Bilboko Ainhize Eletxigerra mihiluzeak arituko dira.
Larunbatero, 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5.000 euroak izango dira jokoan.
Pilotarien, 'Goenkale'ko aktore gazteen, bertsolarien, musikarien, informatiboetako lankideen eta Hil arte bizi antzerkiko kideen ondoren, ikusi ahal izango dugun zazpigarren 'Mihiluze Traka' da honako hau.