Hasier Etxeberriak aurkeztuta
Musika eta literaturaren arteko harremana, aste honetako 'Sautrela'n
A.H.
EITB
Elkarrekin lan egin duten idazle eta musikari bikote ezberdinak ezagutuko ditu saioak.
Aste honetako 'Sautrela' saioa musikak eta literaturak gaur egun duten konplizitateari zuzendua egongo da. Horrela, elkarrekin lan egiten duten hainbat musikari eta idazle ezagutuko dituzte, musika eta hitzak elkarren osagarri izan daitezen egokitzeko egiten duten lana gertutik ezagutzeko.
Izan ere, musika eta hitzen elkarte horrek bikote arras ezagunak ekarri ditu, esate baterako Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorika edota Mikel Laboa eta Joseba Sarrioandia. Baina badira beste batzuk horren ezagunak ez direnak, baina aste honetako 'Sautrela' saioan protagonista izango direnak. Horien artean, Eñaut Elorrieta eta Joseba Sarrionandia, Rafa Rueda eta Omar Nabarro, Txuma Murugarren eta Angel Erro, Mikel Taberna eta Joseba Irazoki, Maite Arroitajauregi Mursego eta Hasier Etxeberria, eta, azkenik, Jabier Muguruza eta Jose Luis Padron.
'Sautrela' igande honetan emitituko da 15:30etik aurrera ETB-1en.