Mihiluze Lehiaketa
Asmatu eroglifikoa eta irabazi sari bikainak!
EITB
Erantzun zuzena asmatzen duzuen guztien artean Elkarrek eskainitako produktu sorta bat zozkatuko dugu.
'Mihiluze' saioak astero lehiaketa berri bat jartzen du abian. Aste honetako lehiaketa eroglifikoa da. Erantzuna asmatzeko arrastoa ondorengoa da: Parrandan gelditu dira...
Lehiaketan parte hartzeko sartu Mihiluze lehiaketa webgunean eta idatzi zuen erantzuna orriaren behealdean dagoen Facebookeko moduloan.
Erantzun zuzena asmatzen duzuen guztien artean Elkarrek eskainitako liburu sorta zozkatuko dugu. Sorta horretan, Mitxel Murua eta Antton Olariagaren Josetxo hargina, Uxue Apaolazaren Mea culpa eta Unai Ituarriaga eta Alex Sanviren Udaberririk ankerrena liburuak aurkituko dituzu.
Animatu eta parte hartu!