Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Oiartzungo pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Aimar Olaizolaren agur biraren barruan, Ander Imazekin batera jokatuko du Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Arangurenen aurka.

Aimar Olaizola Ander Oiartzungo pilotazaleen aurrean agurtuko da ostiralean

Gaur gaueko "ETB Kantxa" saioa Oiartzungo Madalensoro pilotalekutik eskainiko da zuzenean, 22:00etan hasita. Aimar Olaizolak agur esateko antolatutako jaialdia dugu. Ander Imaz oiartzuarra lagun duela, Mikel Urrutikoetxearen eta Aitor Arangurenen aurka neurtuko ditu indarrak goizuetarrak. Partida nagusiaren aurretik, Alberdi-Larunbe / Larrazabal-Erasun neurketa jokatuko da. 

Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraituko ahal izango da 22:00etatik aurrera.

Informazio gehiago (1)