Ostegunean
278.000 lagunek jarraitu zuten 'Transición y Democracia en Euskadi'
A.H.
EITB
'Ni Más Ni Menos' magazinak, bere aldetik, %13,9ko audientzia zatia lortu zuen.
Ostegun honetan, Iñaki Gabilondok aurkeztutako 'Transición y Democracia en Euskadi' dokumental sailak harrera ona izan zuen, audientzia zatiaren %10,4a eskuratuz. 278.000 lagunek bat egin zuten Euskadi: de la dictadura a la democracia emanaldiarekin. Dokumental sortaren hirugarren kapitulu honek Burgoseko prozesua eta horrek Francoren erregimenarentzat ekarri zituen ondorio kaltegarriak azaldu zituen, besteak beste.
Horrez gain, 'Ni Más Ni Menos' arratsaldeko magazinak %13,9ko audientzia zatia lortu zuen, otsailean lortutako bataz besteko audientzia datua baino bi puntu gehiago. 232.000 lagunek bat egin zuten Klaudio Landak aurkeztutako saioarekin emanaldian zehar. Egun eguneko hainbat gai jorratu zituen, hala nola, martxoaren 29ko greba orokorrerako deialdia, amiantoaren eragina ofizialki gaixotasun profesionala izendatu izana eta burundangaren erabilpena, pertsonen borondatea deusezten duen droga arriskutsua.