22:15ean
'La vida de los otros' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Ekialdeko Alemaniako polizia sekretuari buruzko istorio honek nazioarteko hainbat sari irabazi zituen.
ETB2k La vida de los otros filma eskainiko du gaur gauean. Alemaniako ekoizpen bikain honek nazioarteko 78 sari irabazi zituen; Nazioarteko Film onenaren Oscar Saria, tartean. Florian Henckel von Donnersmarck zinemagilearen zuzendaritzapean, Sebastian Koch, Martina Gedeck eta Ulrich Mühe aktoreak azaltzen dira pelikulan. Ekialdeko Alemaniako erregimenaren Stasi polizia sekretuaren inguruko istorio errealista eskaintzen du lanak.
Filma 1984an kokatuta dago, Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Gerd Wiesler kapitaina( Ulrich Mühe) Stasi erregimenaren poliziaren inteligentzia eta espioitza zerbitzuetako ofizial trebea da. Dena den, aginduko dioten misio batek munduaz eta bizitzaz pentsatzen duen guztian eragina izango du. Izen handiko idazle batek (Sebastian Koch) eta aktore famatu batek (Martina Gedenk) osatzen duten bikotea zelatatu beharko du.
Ez ezazu galdu La vida de los otros filma, 22:15ean, ETB2n.