Itxi

22:30ean

Andorrako euskal ostalariak, gaurko "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Javi Sierrak aurkeztutako saioak Andorrara egingo du bidaia bertan lan egiten duten lau euskal sukaldariren jatetxeak ezagutzeko.

"Juego de Cartas" saioren irudi bat.

Gaur gauean, "Juego de Cartas" saioa Andorrara joango da eta Javi Sierrak bertan lan egiten duten lau euskal ostalariren jatetxeak ezagutuko ditu. Laurak gogor lehiatuko dira saria irabazteko.

Lehen parte-hartzailea David Soto izango da, Signum Grillbeer garagardotegiaren jabea. Andorran 15 urte daramatzan bilbotar honek artisau-garagardoa ekoizten du.

Aitor Santos El Raïm jatetxearen jabea da. Portugaleten hazitako bilbotarra da eta Andorran bizitzea erabaki zuen emaztea ezagutu zuenean. Bere jatetxean, etxean bezala bazkaltzeko aukera dagoela azalduko du.

Hirugarren lehiakidea Jesús Etxeberria izango da. La Piazza pizzeriaren jabea. Nahiz eta lokalaren ezaugarri nabarmenena bere pizzen kalitatea izan, asteazkenetan, euskal gastronomiaren plater ezagunenak prestatzen ditu.

Eva López Riaño, Can Manel jatetxearen sommelierra da. Subijanaren ikaslea izandako Carles Flinsch sukaldariaren jatetxea da Can Manel.

"Juego de Cartas" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)