Itxi

22:30ean

2050ean Euskadin izango dugun eguraldia aztergai, gaur gauean, "El Cambio" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Àngels Barceló kazetaria adituez inguratuko da, larrialdi klimatikoaren ondorioz klimak Euskadin biziko dituen aldaketak ulertzeko.

2050eko eguraldiaren aurreikuspena "El Cambio" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Àngels Barceló kazetariak aurkeztutako "El Cambio" saioak 2050ean Euskadin izango dugun eguraldiaren aurreikuspena egiten saiatuko da aditu ezberdinen laguntzarekin. Urtaroak aztertuko ditu eta larrialdi klimatikoaren ondorioz nabaritzen hasi garen aldaketak azalduko ditu. Etorkizunean, urtaroak desagertuko direla aurreikusten dute adituek eta ikerketen arabera, bero olatuak gogorragoak eta luzeagoak izango dira.

Pedro Manuel Gamboa alergologoak eta Isabel Urrutia neumologoak tenperaturaren igoerak pertsonen osasunean izango dituen ondorioak azalduko dituzte. Bero handiagoak gaixotasun gehiago ekarriko ditu, batez ere, alergiak eta birusak. Azken hauek, Marta Saloña entomologoaren iritziz, klima beroagoa duten lurraldeetatik etorritako intsektuek ekarriko dituzte, horien artean, moskito tigreak.

Ane Zabaleta eta Imanol Lopez geologoek euskal ibaien ur emariak murrizten ari direla azalduko dute, urteko euri eta prezipitazioen desegonkortasunaren ondorioz. Uholde eta lehortze ziklo berriak izango ditugu Euskadin?

Saioak, gainera, alor ezberdinetako adituen analisiak eskainiko ditu bizi dugun egoera hobeto ulertzeko, horien artean: Maialen Martija eta Margarita Martin meteorologoak; Laura Gutierrez ikerlaria; Rafael Bengoa mediku eta osasun publikoan aditua; Iñigo Losada ingeniari eta ingurumen-hidraulikan aditua; Edorta Unamuno, María José Sanz eta Arturo Elosegi biologoak; Roberto Hernández klimatologoa; Iñaki Antigüedad geologoa, eta Jessica Manzano gizarte ikerlaria.

"El Cambio" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)