22:30ean
Bizkaiko zapore klasikoak, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Javi Sierrak Karlo's, Markina, Dandaka eta Kai Eder jatetxeak ezagutuko ditu.
Gaur gauean, "Juego de Cartas" saioak Bizkaiko lau jatetxe ezagutuko ditu, lurralde honetako zapore klasikorik onenaren lehian.
Antonio Cabana Santutxuko Karlo's jatetxearen jabea izango da lehen lehiakidea. Mariskoa da jatetxearen espezialitatea eta lokala ere oso berezia da, ostalaritzaren objektuen bilduma zabala duelako.
Bilbon egingo du saioak bigarren geldialdia, Markina jatetxeko David Alaez arduradunarekin. 40 urteko historia luzea du eta janari tradizionala eskaintzeaz gain, beganoentzako platerak ere baditu.
Koldo Bilbao, Erandioko Dandaka jatetxeko jabe eta sukaldaria, izango da hirugarren gonbidatua. Tradiziozko menua eskaintzen du, ukitu modernoekin. Jatetxean Eiderrek ere egiten du lan, sinpatiaz beteriko profesionala, eta Koldoren bikotekidea.
Azkenik, Karen Lopez ezagutuko dugu, Plentziako Kai Eder jatetxearen arduradunetako bat. Izen bereko kirol klubaren jatetxea da eta hondartzaren bista paregabeak ditu.
"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.