Itxi

21:25etik aurrera

Euskal aktoreak protagonista, 'Mihiluze Traka' saioan

A.H.

EITB

Itziar Atienza, Asier Hormaza eta Yannick Vergara izango dira lehian.

Euskal aktoreak 'Mihiluze Traka' zaioan.

Larunbat honetan euskal aktoreak izango dira 'Mihiluze Traka'n protagonista: Itziar Atienza, Asier Hormaza eta Yannick Vergara. Itziar Atienzak 'Ai Ama!' saioan dihardu, Asier Hormaza ETB-2ko 'Al Rescate' umorezko programan ikusten dugu eta Yannick Vergara 'Vaya Semanita'n dabil aktore lanetan. Telebistaz gain, antzerki lanetan ere ikusi daitezke.

Beraiekin bikotea osatzen, Leitzako Mikel Azpiroz, Azpeitiko Ariane Agiñagalde eta Orioko Jon Beldarrain mihiluzeak arituko dira eta larunbatero bezala, 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5.000 euroak izango dira jokoan.

Pilotarien, 'Goenkale'ko aktore gazteen, bertsolarien, musikarien, informatiboetako lankideen, Hil arte bizi antzezlaneko kideen eta 'Finlandia' saioko lagunen ondoren, ikusi ahal izango dugun zortzigarren 'Mihiluze Traka' da honako hau.

'Mihiluze Traka' larunbat honetan emitituko da 21:25etik aurrera ETB-1en.