22:15ean
Hungarian izango da gaur "Vascos por el Mundo" saioa
EITB Media
Arantzazu Fuertes kazetaria Danubio ibaian zehar ibiliko da Hungariako lurralde honetan bizi diren euskaldunak ezagutzeko.
"Vascos por el Mundo" saioak Danubio ibaiak zeharkatzen duen Hungariako erdiguneko lurraldea ezagutuko du gaur. Arantzazu Fuertes kazetaria bertan bizi diren lau euskaldunekin arituko da: David Vallejo, Saioa Poblador, Eli Larrea eta Ane Miren Larrea.
Hasteko, Budapest hirian izango dira, bertoko historia eta eraikin ikusgarrienak ezagutuko dituzte, eta hiriko ur termalak eta gulasch plater tradizionala ere probatuko dituzte.
Gainera, Györ eta Székesfehérvár hiriak, Bory gaztelua, Balaton lakua eta Tapolca mila urteko kobazuloak bisitatuko dituzte igandeko saioan.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.