ETBK Sat eta ETB-1en
Emakumeen Munduko txapelketa bat, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.E.
EITB
Cecilia Braekhus eta K. Kupihea arituko dira aurrez aurre.
Ostiral honetan 'Boxeo Izarrak' saioko lehen borrokaldian hiru gerriko jarriko dituzte jokoan. Cecilia Braekhus norbegiarra eta K. Kupihea Hawaikoa izango dira aurrez aurre welter pisuan. Braekhusek orain arte egindako 18 borrokaldiak irabazi ditu eta 8 aldiz izan da munduko txapeldun. Gaur egungo boxeolaririk onenen artean dago.
Bigarren neurketan Zsolt Eerdei eta Byron Mitchell arituko dira. Amerikarra bost aldiz izan da Munduko tituluaren jabe. Erdei hungariarra, ostera, 12 bider.
Azken borrokaldian, Kell Brook eta Luis Galartzak neurtuko dituzte indarrak. Brook britainiarrak 25 neurketa egin ditu eta denak irabazi. Luis Galarza Puerto Ricoko mutilak 17 garaipen eta 2 porrot ditu.
'Boxeo Izarrak' 22:55ean dago ikusgai ETBK Sat-en eta 00:00etan ETB-1en.