Itxi

22:30ean

'El pelotón rechazado' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Leer en Castellano

Oliver Parkerrek zuzendutako komedia britaniarraren protagonisten artean daude Catherine Zeta-Jones, Mark Tandy eta Russell Balogh. Soldadu boluntarioen tropel txiki bati buruzkoa da, Bigarren Mundu Gerran zerbitzu militar aktiborako baztertuak izan zirenak.

'El pelotón rechazado' filmaren irudia

Bigarren Mundu Gerran girotutako El pelotón rechazado (Dad's Army. 2016) komedia britainiarra estreinatuko du gaur gauean "La Noche de..." saioak. Oliver Parkerrek zuzendutako filma soldadu boluntarioen tropel txiki bati buruzkoa da, zerbitzu militar aktiborako baztertuak izan zirenak. 60ko hamarkadan BBCk eskainitako "Dad's Army" telesaila du oinarri eta aktoreen artean Catherine Zeta-Jones nabarmentzen da, Felix Linaresek azalduko digun moduan. 

Bestalde, egunotan albiste diren emakumezko beste bi aktore handiri buruzko erreportajeak eskainiko dituzte. Crónica de sucesos atalak 65 urte bete dituen Bob Derek hartuko du protagonista. Quién es esa chica tartean, berriz, "Gambito de Dama" telesail mitikoko protagonista gazteari buruz arituko dira, estreinatu duen film berriaren harira. 

Azkenik, ETB2ko saioak El mejor beso de la historia del cine lehiaketa jarriko du martxan berriz ere, sari potoloekin. 

"La Noche de…" saioa astearte gauero dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)