Itxi

22:30ean

Larrialdi klimatikoaren ondorioak euskal gastronomian, gaur gauean, "El Cambio" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Àngels Barceló kazetaria adituez inguratuko da gure gastronomiaren produktu tipikoen etorkizuna aztertzeko.

Eneko Atxa sukaldaria "El Cambio" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "El Cambio" saioaren laugarren atala izango da ikusgai: La despensa vasca. Àngels Barceló kazetaria adituez inguratuko da gure gastronomiaren produktu tipikoen etorkizuna aztertu eta larrialdi klimatikoaren ondorioak ulertzeko.

Hasteko, haragi piezak inprimatzeko inprimagailua asmatu duen enpresako kideekin egongo dira, txuletoiaren etorkizuna zein izango den aztertzeko. Gainera, sagardo ekoizleek gaur egun dituzten arazoak ezagutuko dituzte, produktu horren etorkizuna marrazteko. 

Pintxoez ere arituko dira. Basque Culinary Centerreko Ángel Fernández de Retana sukaldariak bere etorkizuneko pintxoaren proposamena egingo du.

Amaitzeko, bakailaoarekin zer gertatu daitekeen aztertuko dute. Jose Maria Abal bakailao-ontzi bateko kapitainak eta Luis Arbiol komertzialak euren bizipenak azalduko dituzte.

Gainera, beste hainbat adituk parte hartuko dute saioan, horien artean: Eneko Atxa, sukaldaria; Patxi Larrumbe, ingeniari elektronikoa; Pablo Manzano eta Ainhoa Magrach, ekologian doktoreak; Clara Talents eta Laura Vazquez, ikerlariak; Jose Pablo Larrea, KM0 abeltzain kooperatibako kidea; Rafael Bengoa mediku eta Osasun Publikoan aditua; Aitor Etxeberria, frutikulturan aditua; María José Sanz, biologo eta BC3ko zuzendari zientifikoa; Juan Antonio Rubio-Ardanaz, antropologoa; eta Ignacio Urcola, ontzigintza ingeniaria. 

"El Cambio" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)