22:30ean
Gure hiri eta herrien jasangarritasuna aztergai, gaur gauean, "El Cambio" saioan
EITB Media
Gure hiri eta herriek osasuntsuagoak eta jasangarriagoak bihurtzeko egin beharko dituzten aldaketak aztertuko ditu Àngels Barceló kazetariak adituekin.
Gaur gauean, gure hiri eta herriek osasuntsuagoak eta jasangarriagoak bihurtzeko egin beharko dituzten aldaketak aztertuko ditu Àngels Barceló kazetariak "El Cambio" saioaren El hogar sostenible atalean.
2050 urtean munduko biztanleen % 65 hirietan biziko dela aurreikusten dute. Zer gertatuko da Euskadin? Zer egin dezakegu gaur egun etorkizuneko gure hiriak bizitzeko egokiak izan daitezen?
Alor ezberdinetako zientzialari eta adituek egin beharreko aldaketa guzti hauek aztertuko dituzte. Igone Garcia ingurumenean adituak eta Gemma Garcia geografoak, adibidez, hirietan natura berrezartzeko neurriez hitz egingo dute. Ugaitz Gaztelu arkitektoak eta Matteo Cantú ostalariak, bestalde, gure baserri tradizionalen etorkizuna aztertuko dute.
"El Cambio" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.