22:30ean
Kataluniako Costa Dauradan barrena, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Cambrilseko hiru jatetxe, Casa Macarrilla, Ezkurrak eta Kupelak, eta El Vendrellen kokatutako Jama lehiatuko dira Javi Sierrak aurkeztutako sukaldaritza tartean.
ETB2ko "Juego de Cartas" saioa Euskal Herriko mugetatik kanpo ibiliko da berriz gaur gauean. Kataluniako Costa Dauradako lau jatetxe ezagutuko ditugu oraingo honetan.
Lau lehiakideetatik hiru Cambrilsen daude: Xavi Martík zuzentzen duen Casa Macarrilla, Jose Urrestarazuren Ezkurrak taberna eta Patxi Garcia barakaldarrak zuzentzen duen Kupela taberna. El Vendrell herrian kokatuta dagoen Tama jatetxean egingo dute azken geldialdia Laura Jardíren eskutik.
"Juego de Cartas" ostegunero dugu ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en 22:30ean.