Itxi

Prentsa oharra

Txapeldunen Liga ETB-1en, eguneko ikusiena

Real Madril eta CSKA Moskuren arteko partida 642.000 ikus-entzulek jarraitu zuten.

Gonzalo Higuain. Argazkia: EFE.

ETB-1en emandako Real Madril eta CSKA Moskuren arteko Txapeldunen Ligako neurketa lider izan zen bere ordutegian eta saiorik ikusiena Euskadin. Final zortzirenetako partidak %18,2ko audientzia zatia eta bataz beste 235.000 ikus-entzule izan zituen EAE eta eragin esparruan. Real Madrilek 4-1 irabazi zuen atzo eta final laurdenetarako txartela lortu zuen, 642.0000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz.