22:30ean
EITB Maratoiaren inguruko atal berezia, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Javi Sierrak aurkezten duen saioak bere aurpegirik solidarioena erakutsiko du, eta honako honetan, profesional handiak izateaz gain, giza kalitate handia duten lau lehiakide gonbidatuko ditu.
Gaur gauean, Javi Sierrak aurkezten duen "Juego de Cartas" saioak atal berezia eskainiko dio aurtengo EITB Maratoiari. Honako honetan, lau jatetxe solidario izango dira protagonista, eta garaipena lortzen duenak alzheimerraren ikerketara bideratuko du sariaren dirua.
Miguel Justo Zaratamoko Taberna Zaharreko jabeak; Josu Maguregi Arabako Nuvilla herrian dagoen El Roble Verde kanpineko arduradunak; Alfonso Loizaga Trapagarango Zugaztibide sagardotegiko arduradunak, eta Alexandra Cerdá Getxoko Errugbi Klubeko tabernako ordezkariak hartuko dute parte lehian.
"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.