22:30ean
Binakako Txapelketako bi partida Urretxutik, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Salaberria-Erostarbe / Larrazabal-Salaverri II eta Ezkurdia-Tolosa / Peña II-Albisu partidak jokatuko dira.
Gaur gauean pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Arratsaldean Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatutako jaialdia eskainiko da 22:30etik aurrera. Binakako Txapelketako bi norgehiagoka hauek izango ditugu ikusgai: Salaberria-Erostarbe / Larrazabal-Salaverri II eta Ezkurdia-Tolosa / Peña II-Albisu.