Audientzia oharra
420.000 ikus-entzulek jarraitu zuten 'El Conquistador'
A.E.
EITB
Igandeko saiorik ikusiena izan zen. Kortak eta Manuk lehiaketa utzi zuten atzo.
'El Conquistador del Fin del Mundo' bere ordutegiko saiorik ikusiena izateaz gainera, lider izan zen Euskadin berriro. Lehiaketak %23,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta bataz beste 224.000 ikus-entzule Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, 420.000 lagunek jarraitu zuten saioa uneren batean.
Atzoko atalean Manu kanporatu zuten Patxiren aurkako duelua galdu ondoren. Baina, horrez gain, Kortak ere erretiratzea erabaki zuen, ezin izan baitzuen presioa jasan, ezta taldekideek jaramonik ez egitea ere.
Bestalde, igandeko programazioan, Titin III-Merino II eta Berasaluze VIII-Albisu bikoteen arteko pilota partidak %16,1eko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean lider izan zen %21,4rekin. Horrez gain, 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen bibitako txapelketako neurketak.
'Vaya Semanita' 292.000 lagunek ikusi zuten
Halaber, joan zen ostiralean emandako 'Vaya Semanita' saioaren atalak %11,8ko audientzia izan zuen. Uneren batean 292.000 lagunek ikusi zuten umorezko saioa.
'Ni Más Ni Menos'ek marka hautsi zuen joan zen astean
Aipatzeko modukoa, baita ere, Klaudio Landak aurkeztutako 'Ni Más Ni Menos' saioaren joan zen asteko marka: bataz beste asteko audientzia zatirik handiena izan zuen, %13. Audientzia metatuari dagokionez, asteko bataz bestekoa 252.000 ikus-entzule izan zen.