JEAN MICHEL COHEN
Elikadura eta osasun aholkuak, 'Forum' saioan, asteazkenean
M.A.
EITB
Elikadura aditu frantziarra 10:15etik aurrera izango da ETB-2n.
Asteazkenean, martxoak 21, Euskal Telebistako 'Forum' goiz elkarrizketa saioan Jean Michel Cohen nutrizionista hartuko dute solaskide.
Mediku frantziarrak He decidido adelgazar liburua argitara berri du. Nicolas Sarkozy, Carla Bruni, Jennifer Aniston edo Sarah Jessica Parker bezalako bezero ezagunen aholkularia da. 10:15etik aurrera pisua galtzeko modu osasungarriaz hitz egingo du.