Itxi

22:15ean

Kirmen Uribe idazlearekin, osteguneko 'Bisitaria' saioan

A.H.

EITB

Xabier Euzkitze Donostiako Kursaalean emandako kontzertuan eta ondoren, Ondarroan, idazlearen sorlekuan, izango da berarekin.

Kirmen Uribe idazlea 'Bisitaria' saioan. Argazkia: EITB

Donostiako Kursaalean Mundu berriko Sinfoniarekin hasi eta Ondarroara, idazlearen sorlekura, udaberriari ongi etorria ematera joan da bisitan Xabier Euzkitze ostegun honetako 'Bisitaria' saioan. Uribek arrakasta izugarria izan du bai Euskal Herri mailan, baita gure mugetatik kanpo ere, gehien bat 2009an Espainiako Narratiba literatur saria irabazi zuenetik.

Laster, Ameriketako Estatu Batuetara joango da liburu berria amaitu nahian eta maleta prestatzen zebilela, berarekin eta bere ingurukoekin izateko aukera izan du Euzkitzek. Familia, bidean egindako lagunak, Mikel Urdangarin, besteak beste, eta herritarrak ezagutu ditu 'Bisitaria'k, baita Kirmenek etorkizunerako, bizitzarako orohar, dituen asmoak ere.

'Bisitaria' ostegun honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.