Igande honetan ETB-1en
Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren 'Harian'
A.E.
EITB
Iban Bengoetxea erreportaria egon zen feria berezian.
Igande honetan 'Harian' erreportaje saioak Ordiziako azokaren 500. urteurrenean ospatutako azokari erreparatuko dio. Martxoaren 18an ospatu zen, jai giro ederrean. Herritarren partaidetza handia izan zen, eguraldiak lagundu egin zuen eta baserritarrek eta azokako saltzaileek gustura amaitu zuten eguna.
V. mendeurrenaren ospakizuna eginda, 1512an Ordizia suntsitu zuen sutea gogoratu dute. 'Harian' programako taldea han egon zen protagonista guztiekin.
Saioan, merkatuaren historia azalduko dute, baserritarrek produktuak nola prestatzen dituzten ikusiko dugu eta zein salneurrietan dauden ere bai.
Igande gauean, 21:00etan, izango da ikusgai 'Harian' ETB-1en.