Kargatzen...
Itxi

Audientziak

Kanpaien emanaldi arrakastatsua ETBn

EITB Media

Leer en Castellano

% 20,5eko audientzia zatia eskuratu zuten ETB1eko eta ETB2ko emanaldiek orotara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Emanaldi banatan, Gasteizko Plaza Berritik eskaini zituen ETBk Urte Zaharreko kanpaiak eta euskal ikus-entzuleek erruz erantzun zien deialdiari. Orotara, bi kateak batuta, % 20,5eko audientzia eskuratu zuten eta, EAEn eta eragin esparruan, 208.000 ikus-entzulek jarraitu zituzten Kanpaiak ETBn, bataz beste.

ETB1en Aitziber Garmendiak, Yerai Diazek eta Ainhoa Etxebarriak egin zuten kontakizuna eta ETB2n, berriz, Ana Urrutia, Aitor Albizua eta Ane Ibarzabal izan ziren aurkezleak.

Eskerrik asko ETBrekin urtea agurtu eta berriari ongietorria emateagatik!

Bideoak (1)