Gabonetako bereziak
Gabonetako bigarren "Atrápame Si Puedes" saio berezia, gaur gauean
EITB Media
Patxi Alonsok aurkeztutako saioak "El Conquistador" saioko Julian Iantzi, David Seco eta Juanito Oiarzabal; eta Sara Gandara eta Nerea Alias ETBko aurkezleak bilduko ditu.
Gaur, Errege gauean, "Atrápame si Puedes" saioak Gabonetako bigarren saio berezia eskainiko du, EITB Maratoiarekin bat eginez. Helburua Alzheimerraren ikerkuntzara bideratzeko dirua biltzea da, eta irabazleak lortuko dituen 3.000 euroak EITB Maratoiara bideratuko dira. Joan zen asteko Gabonetako saio bereziaren emanaldiaren ondoren, guztira, 6.000 euro emango ditu "Atrapame Si Puedes"ek Alzheimerraren ikerkuntzan laguntzeko.
Patxi Alonsok aurkeztuko du "ASP Christmas Edition" saio berezia eta ETBko audientziak ondo ezagutzen dituen gonbidatuak izango ditu: "El Conquistador" saioko Julian Iantzi, David Seco eta Juanito Oiarzabal; eta Sara Gandara eta Nerea Alias ETBko aurkezleak batuko dira saio berezian.
Bestalde, "Atrápame si Puedes" saioaren eguerdiko emanaldietarako, une ahaztezinez beteriko Gabonak prestatu ditu lehiaketak: irakasleei eskainitako saioak, eta lehiakide dibertigarri eta ospetsuenak zein "El Conquistador"eko lehiakideak bildu dituzten saioak ere.
"Atrápame si Puedes" saio berezia gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.