22:30ean
Hiru emakumezko kapitain eta aurkezle berria Julianekin, gaur "El Conquistador del Caribe"ren estreinaldian
EITB Media
Andrea, Nahia eta Bego, "El Conquistador"eko azken denboraldiko protagonista nagusiak, Karibera itzuliko dira taldeen buru izateko.
Gaur gauean, "El Conquistador de El Caribe" saioaren denboraldi berriaren hasiera izango da ikusgai ETB2n. Sei hilabeteko itxaronaldi luzea izan da, baina azkenean realityrik muturrekoena itzuliko da astelehen gauera eta debaterik sutsuena asteazkenetara.
Datorren astelehenean hemezortzigarren abentura hasiko da, eta Patxi Alonsok gidatutako saio batean aurkeztuko dute. Berarekin batera, Eneko, Nakor, Eider, Mikel, David Seco eta, nola ez, Nahia, egungo konkistatzailea, izango dira. Juanito, Manu, Durana, Seleta eta iazko parte-hartzaile batzuk ere izango dituzte platoan. Elkarrekin abentura berri bati ekingo diote, inoiz baino basatiagoa izango den abenturari.
Karibera joango dira eta Julianek ezusteko batzuk emango ditu. Aurten, Lesakakoa ez da bakarrik egongo, "El Conquis"eko aurpegi ezagun batek joko eta dueluetan lagunduko baitio parte-hartzaileak zirikatzeko. Nor izango da? Erantzuna, datorren astelehenean.
Urtero parte hartzaile berriak ezagutzea izaten da unerik zirraragarrienetako bat; izan ere, haien bitartez, abenturaren enbidoak jasango ditugu datozen hilabeteetan. Nortzuk iritsiko dira urrunago? Nortzuk izango dira lehenak erortzen? Datorren astelehenean aurpegia eta izena jarriko diegu, kinielak egiten hasteko.
Beste nobedade bat kapitainak dira. Izaera oso ezberdinak dituzten hiru emakumek gidatuko dituzte parte-hartzaileak. Nahia konkistatzailea, Bego "Yogurina" eta Andrea hika-mikatsua dira. Hirurak platoan izango dira, edizioaren hasiera honetan, abenturari nola aurre egingo dioten kontatzeko. Ezustekoak ere izango dira beraientzat.
Conquis komunitatea ere protagonista izango da denboraldi hasieran, eta gertatzen den guztiari buruzko iritzia eman ahal izango du Oizeder Mayok eta Isma Pereirak gidatzen duten sareen gunean. Conquis Komunitatearen ahotsa izango dira, eta une oro transmitituko dute komunitate horrek Euskadin eta mundu osoan duen sentimendua; izan ere, Conquis Familiako zenbait kidek parte hartuko dute planetako hainbat tokitatik.
Hamazortzi urteko telebista ibilbidearekin, "El Conquistador del Caribe" realitya fenomeno sozial bihurtu da Euskadin. Aurreko denboraldiak inoizko audientzia daturik onenak lortu zituen: hogeita sei astez jarraian lider izan zen ordutegi nagusian. Bataz beste, % 26,3ko audientzia-zatia eta 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen.
App berria
Aurten, gainera, app propioa izango du saioak (IOS eta Android). Bertan, realityaren material esklusiboa jasoko dute jarraitzaile sutsuenek eta atal bakoitzaren emanaldia ere izango da appan ikusgai. Halaber, erabiltzaileen partaidetzarako aukera zabalak emango ditu: bideoak komentatuko dituzte eta inkesta eta lehiaketa ezberdinetan parte hartuko dute. Publikoaren faboritoaren aukeraketa ere apparen bitartez egingo da. Ohi denez, webgunean eta sare sozialetan ere emango zaie abenturaren azken orduaren berri Conquis komunitateko kideei.
Realitya astelehenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en, eta telebistako emanaldiaren ondoren, atalak EITB Nahieranen egongo dira eskura. Horrez gain, asteazkenetan, Patxi Alonsok aurkeztutako debatean, abenturan gertatutako guztia aztertuko dute adituek eta kanporatutako lehiakideek.
"El Conquis"en eduki digitalak
Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2022