10:15ean
Dieta holistikoaz, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak Marisol Guisasola kazetaria elkarrizketatuko du.
Marisol Guisasola kazetaria 'Forum' saioan. Argazkia: EITB
Marisol Guisasola, elikadura gaietan aditua den Eibarko kazetaria, astearteko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da Nafarroako Unibertsitate Klinikako adituekin batera argitaratu berri duen La dieta Holistica liburua hizpide hartuta. Begoña Zubietarekin mantenduko duen hitzorduan zehar, denetarik jateko aukera ematen duen argaltze metodo honen oinarriak argituko ditu eta horrez gain, elikadurari zuzendutako bere ibilbideaz arituko da. Izan ere, Marisol Guisasolak urte luzeak eman ditu nutrizioaren inguruan lanean eta Frantziako Gastronomie eta Chevalier sariak irabazi ditu, Association Internationale des Maîtres- Conseils en Gastronomie elkarteak emandako saria.
'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.