Itxi

22:30ean

Kantabriako kostaldeko arrozak, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Javi Sierra sukaldariak Kantabriako kostaldean barrena egingo du bidaia, bertako arroz platerik onenen bila.

Arroza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Juego de Cartas" saioak Kantabriako kostaldera egingo du bidaia. Javi Sierra sukaldaria arroz platerik onenaren bila arituko da eta lau ostalarirekin elkartuko da haien jatetxe eta eskaintza gastronomikoen arteko lehia gidatzeko.

Honako hauek izango dira lau lehiakideak: Rafael Cimelos, Santoñako Kendra Bistrot jatetxearen jabea; Ivan Rodríguez Arrizabalaga, Canalla jatetxeko sukaldaria, Santoñan baita ere; Pilar Alvarez, Nojako Pombera jatetxeko sukaldari eta jabea, eta Ainara Gorrotxategi, Islako El Pescador jatetxeko jantoki arduraduna.

"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)