Champions League
Milan eta Bartzelonaren arteko partida, asteazkenean, zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Gescrap Bizkaia eta CSKA Mosku taldeen arteko Euroligako final laurdenetako partida eskainiko da.
Asteazken honetan, Milan eta Bartzelona taldeek elkarren aurka jokatuko duten norgehiagoka eskainiko du ETB-1ek arratsaldeko 20:40etik aurrera. Milaneko Giuseppe Meazza estadiotik zuzenean, bi taldeek Champions Legueko final laurdenetako partida jokatuko dute eta Juanan Legorburuk, Juanan Larrañagak eta Naxari Altunak egingo dute partidaren gaineko kontakizuna Euskal Telebistan. Horrez gain, Txemi Galarragak gidatutako 'Champions League' saioak partidaren aurreko datu eta informazio guztiak emango ditu eta ondoren, Marsella eta Bayern de Munich taldeen arteko partidaren laburpena eskainiko da. Ander Txinrtxurreta eta Juanan Larrañagak egingo dute partida honen gaineko kontakizuna.
Gescrap Bizkaia-CSKA Mosku
Horrez gain, Gescrap Bizkaia eta CSKA Moskuren arteko Euroligako final laurdenetako partida eskainiko da, baita ere, zuzenean. Moskun birritan galdu ondoren, asteazkenean garaipena lortzea baino ez zaio geratzen Bilboko taldeari, txapelketa kontinentalean jarraitu nahi izanez gero. Partida arratsaldeko 18:50ean jokatuko da eta Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega komentaristek emango dute norgehiagokaren berri ETBK Sat-en eta ETB-1en (soilik lehen zatia) zuzenean.