Itxi

22:30ean

'El secuestro de Daniel Rye' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Félix Linaresek Will Smith eta Tom Selleck aktoreen erreportaje bana eta zinemaren historiako musurik onenaren inguruko atala eskainiko ditu.

'El secuestro de Danier Rye' pelikularen irudia

Gaur gauean, "La Noche de…" saioak El secuestro de Daniel Rye filmaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Siriako gerratean girotuta, benetako gertakarien oinarritutako pelikula da eta ISIS taldeak bahitutako Danier Rye argazkilari daniarraren istorioa azaltzen du: 2013an harrapatu zuten eta 398 egun eman zituen bere bahitzaileen eskuetan. Esben Smed Jensen, Toby Kebbell, Charlie Carrick eta Sara Hiort Ditlevsen aktoreak dira protagonistak.

Bestalde, Will Smith aktorearen ibilbidea errepasatuko du programak; izan ere, El método Williams bere azken lanarekin aktore onenaren saria irabazteko faboritoen artean dago. Horrez gain, zinemaren historiaren musurik onenaren inguruan arituko da eta amaitzeko, Tom Selleck aktorea protagonista hartuko duen Crónica de Sucesos atala izango da ikusgai.

"La Noche de… El secuestro e Daniel Rye" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)