21:45ean, ETB-1en
Garbiñe Biurrun, osteguneko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Tolosara joango da Xabier Euzkitze epailearen bizimoduan murgiltzeko.
Ostegun honetan Tolosara joango da 'Bisitaria' eta bertan Garbiñe Biurrunekin egongo da. Bizitzen ari garen aro berri honetaz disfrutatzen hasi berria da Garbiñe bera ere, udaberriarekin batera bizkarzain gabe geratu baita, eta Xabier Euzkitzek berarekin partekatu nahi izango du bizimodu berria. Tartean, Kike Amonarriz telebista aurkezlea ere izango da 'Bisitaria'n.
Bilboko epaitegietan lana eta Tolosan familia, lagunak eta aisia du Garbiñe Biurrunek eta 'Bisitaria'k dena ikusi eta ezagutu nahi izango ditu, beraz petatea egin eta bere etxerantz abiatu da. Aurtengo sagardoa daztatzeko aukera ere izan dute.
'Bisitaria' ostegun honetan emitituko da 21:45etik aurrera ETB-1en.