Itxi

3. atalaren aurrerapena

Aurrez aurre izango dute "El Conquis" saioko horma ezaguna lehiakideek, gaur gauean

Leer en Castellano

Iritsi da ordua! Hainbat egunez bananduta egon badira ere, neskak eta mutilak elkartu egingo dira hirugarren atal honetan immunitate jokoari aurre egiteko, pista amerikarrari, hain zuzen.

"El Conquistador del Caribe" saioaren aurrerapen batetik ateratako irudia.

Karibeko gau luzeen ondorioz, muturreko egoera jasaten ari dira hainbat lehiakide. Hotzak, janari faltak eta euli nekaezinek zeinbaten protestak piztu dituzte, bai nesken kanpamentuan, baita mutilenean ere. Hondartzan, esaterako, Leire eta Andrea makal daude, burumakur, ez baitakite horrelako gau bat berriz igarotzeko gai izango ote diren. Mangladian, berriz, Urko eta Ferreti haserre daude, eta hauek ere kexatu dira. Baina, lehendabiziko korreoa jasotzeak asko poztu ditu bi kanpamentuetako lehiakideak; izan ere, immunitate jokoa jokatzear daude.

Hori bai, inoizko pista amerikarrik gogorrenari aurre egin beharko diote 37 lehiakideek. Mangladian oztopoak izango dituzte nonahi: sareak, lianak eta, nola ez, horma aski ezaguna. Aurreko edizioan, gorriak eta bi pasatu zituzten lehiakide gehienek, tartean Nahiak, iazko txapeldunak. Oso gutxik lortu zuten horma igarotzea. Eta hori gutxi balitz, aurten, horma iazkoa baino altuagoa da.

Jokoa amaitutakoan, hainbat lehiakide arriskuan izango dira. Izendapenak eta traizioak etorriko dira jarraian, eta azkenik, duelua: izendatuek elkar asko ukituko dute azken jokoan, kanporatua (edo kanporatuak) erabakiko duen proban.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta aplikazioan. Gainera, gogoratu, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian, "El Conquis"en aplikazioan bertan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.

 

 

 

 

Informazio gehiago (2)