Itxi

22:30ean

Itzi eta kapitain berriak, gaurko "El Conquis" debatean protagonista

EITB Media

Leer en Castellano

Patxi Alonsok gidatutako saioak abenturako azken kanporatua, Itzi, izango du gonbidatu, eta aurretik ikusi ez ditugun irudiak eskainiko ditu.

Itzi, "Conquis"eko azken kanporatua. Argazkia: EITB Media

Nahia, Bego eta Andrea abenturako hiru kapitainek laster ezagutuko dituzte aurtengo lehiakideak; baina aurretik maila altuko proba bati aurre egin beharko diote. Gaurko "El Conquis" saioak proba erabakigarri honen aurrerapen irudiak eskainiko ditu.

Gaueko protagonista Itzi izango da, abenturako azken kanporatua. Lide eta Punkyren kontra jokatutako dueluan joko zikina egon zela azalduko du. Gainera, neskak hartuko ditu hizpide eta, batez ere, bere momenturik baxuenak pasatzen ari den Andrea eta isiltzen ez den Leireri buruz hitz egingo du.

Debateak, gainera, dueluaren irabazleen itzulera nolakoa den erakutsiko du. Gaua naufragoen hondartzan pasatu beharko dute berriz ere. Mutilek gau bat besterik ez daramate abenturan; neskentzat, ordea, hirugarren gaua izango da lorik egin gabe. Laster jasoko dute korreo berri bat eta immunitate jokoaren aurrerapena ikusiko dugu.

Solasean, "El Conquis"eko ohiko konkistologoak arituko dira, horien artean Eneko, David, Eider, Durana, Mikel, Joana, Julian, Pablo (Andrearen laguna), eta aspaldiko kapitain bat. Conquis komunitatea ere protagonista izango da gaurko saioan, Isma Pereira eta Oizeder Mayoren eskutik, Gaztearen txokoan.

"El Conquistador"ek lidergoari eutsi dio

"El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio eta audientzia datu bikainak lortu ditu berriz ere asteleheneko ordutegi nagusian. Hirugarren atalak % 25,0ko audientzia-zatia eta 348.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Bestalde, 17.400 pertsonak ikusi zuten saioa streamingaren bidez, eta abentura ikusmin handiarekin jarraitu zuten sare sozialetan, Twitterren joera izan baitzen 3.600 txiorekin.

Informazio gehiago (2)